XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hauek, mutur batetik, gure jantziek bizkarrean daramaten eraztunetik lotu behar ditugu. Eman buelta erdia.

Rafaellak hala egin zuen, eta Jimek kable baten mosketoia esandako moduan lotu zion. Gero, neskak berari berdin egiteko eskatu zion.

- Beste muturra non lotu, kanpoko atea zabaltzen den bezain laster ikusiko dugu.

Lotu arte ez zaitez inola ere, entzun, inola ere kanporantz abiatu.

- Ados

-Tira, bada, goazen hara. Kaskoak

Bakoitzak bere kaskoa hartu eta buru gainean ezarri zuen. Jimek lotura guztiak zuzen zeudela egiaztatu zuenean, alboko atea zabalduko zuen gailuari sakatu zion.

Atea zabaltzean, lauzpabost lagun ozta-ozta hartuko zituen gelatxo bat utzi zuen agerian.

Kontrako horman beste ate bat zegoen.